«Santo Tomas egunean, txistorra eta ogia…». Abestiak agintzen duen bezala, abenduaren 21 honek ezinbestekoak izan ditu biak. Sagardoz bustita, hobe! Oinarri horren gainean eskualdeak festa handia eraiki du. Baserritarrez jantzitako neska-mutilak dira eguneko protagonista handiak. Baina gazte eta helduak ere gustura murgildu dira jai eder honetan.
Goizean zehar jaso dugun giroa argazki aurkezpen baten bitartez ikusteko, sakatu hemen. San Pedron, Errenteriako ferian, Trintxerpeko Lilitegian (Haur Eskolan) eta Trintxerpeko kaleetan (Karmengo Ama ikastetxeak antolatutako ekitaldian) atera ditugu irudiak. Goza itzazue!